XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibil-aparatua

Berriro liburura jo aurretik ariketa batzuk egitea komeni zaizu, horrela gero ikusi eta ikasi beharrekoa prestatzen joango baitzara.

Gure gorputzeko hezur eta muskuluak ezagutzen hasiko gara lehenengo.

Gero gelakideekin ere egin ditzakegu antzeko ariketak.

Behaketa hau oso interesgarria izango da gure ibil-aparatua ezagutzen hasteko.

Hor behean dituzu zenbait puntu interesgarri behaketa lanetan aritzeko.

- Buru, bularralde, beso, hanka, oin eta abarreko hezurrak behatu.

- Buru, bularralde, beso, hanka, oin eta abarreko zati biguin eta gihartsuak behatu bertako muskuluak aztertzeko.

- Arnasa hartu eta bota sabel eta bularreko muskuluak aztertzeko.

- Kide baten bizkarrezurra behatu.

- Mugimendu desberdinak eginez, hezur eta muskuluen kokapena behatu.

Hezur motak

Ibil-aparatuan barrena bidaia egitea zailago egingo zaigu, hor ez baitugu inolako ibilbiderik, hezurrak eta giharrak baizik.

Baina horregatik ez gara ezer egin gabe geratuko.

Hor goian muskuluak zer diren aztertzen ibili zaren bezala, oraingo ariketarekin hezurrak nolakoak diren aztertuko duzu.

Materiala

Eskema

- Oilasko hezurrak

- Eskubila, garbikaria, erregela eta labana

Egikera

- Labanaz hezurrei haragi gehiena kentzen saia zaitezte.

Kontuz ibili, minik hartu gabe.

- Oilasko hezurrak ongi garbitu eskubilaz eta garbikariz.

- Ongi garbiturik ikusten dituzuenean urez aklaratu.